Nola egiten da?

  1. Apirilaren hasieran, zure PFEZaren zirriborroa eskuragarri dagoela jakinaraziko zaizu. Une horretatik aurrera, zure aitorpena egin dezakezu eta Eragozpen Fiskala aplikatu.
  2. Maiatzetik ekainera bitartean, Eragozpen Fiskalaren aitorpena egiteko aurretiazko hitzordua duen laguntza-zerbitzua eskaintzen dugu.
  3. Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzean laguntza-zerbitzu espezifikoak daude. Jarraian informazioa eta kontaktuak aurkituko dituzu.
    Eragozpen Fiskala egiten duzunean, bete ezazu segimendu-inkesta.
  4. Behin EragozpenFiskala eginda, mesedez bete jarraipen-inkesta hau.

Araba

  • Kanpaina hasi ondoren, pertsona batzuek aitorpenaren zirriborroaren emaitza eta beste informazio batzuk jasotzen dituen gutuna jasoko dute.
  • Aurreko urteetan bezala, garrantzitsua da ez berrestea, eragozpen fiskala gure bulegoan egin ahal izateko.
  • Bulegoa apirilaren 14tik ekainaren 19ra irekiko da. Apirilaren 9tik aurrera, gure zerga eragozpenerako bulegorako hitzorduak ematen hasiko gara. Horretarako, 945 120 746 telefono-zenbakira deitu beharko duzu, bulegoan izango duzun hitzorduaren eguna eta ordua zehazteko eta dituzun zalantzak argitzeko.
  • Eragozpen fiskala zure etxetik egitera animatzen zaitugu. Prozesu erraza da, eta urratsez urrats nola egin azaltzen dizun tutorial hau jarrai dezakezu.👇

Bizkaia

  • Apirilaren hasieran, jakinarazpen bat jasoko dugu, deklarazioaren proposamen-zirriborroarekin eta beste informazio batzuekin.
  • Zirriborroa kontsultatzeko eta errenta-aitorpena entregatzeko, bitarteko elektronikoak erabili behar dira.
  • Zure etxetik Eragozpen Fiskala egitera animatzen zaitugu. Prozesu erraza da eta pausoz pauso nola egin azaltzen dizun tutorial hau jarrai dezakezu . 👇

Gipuzkoa

  • Kanpainaren hasiera martxoaren 31ra aurreratu dute.
  • Egun horretatik aurrera, aitorpenaren zirriborroaren emaitza eta bestelako informazioak jasotzen dituen gutuna jasoko dugu.
  • Aurreko urteetan bezala, garrantzitsua da EZ berrestea, eragozpen fiskala gure bulegoan egin ahal izateko.
  • Bitarteko elektronikoen bidez baino ezin izango da zirriborroa kontsultatu eta errenta-aitorpena aurkeztu.
  • Informazio gehiago Gipuzkoako Aldundiaren webgunean aurki dezakezue. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/errenta/errenta-informazioa
  • Maiatzean eta ekainean irekiko da bulegoa. Astelehenetik aurrera, apirilak 17, gure eragozpen fiskaleko bulegorako hitzorduak ematen hasiko gara. Horretarako, eragozpenfiskala.gipuzkoa@gmail.com helbidera idatzi edo 618422140 zenbakira deitu beharko duzu, bulegoan hitzordua noiz eta zein ordutan izango duzun zehazteko eta izan ditzakezun zalantzak argitzeko.
  • Helbidea: Teila Fabrika. Iruresoro Pasabidea 2, 4. Donostia.

Nafarroa

  • Apirilaren hasieran, jakinarazpen bat jasoko duzu zure errenta-aitorpenaren zirriborroarekin eta kanpainarekin lotutako beste informazio batekin.
  • Bitarteko elektronikoak erabiltzen dira zirriborroa kontsultatzeko eta aitorpena aurkezteko.
  • Bulegoa BAKEAREN ETXEAN dago (Mesedeetako Kalea, 18 – Iruñea) eta ostegunero 18:00etatik 20:00etara irekiko da errenta kanpaina amaitu arte.
  • Bestela, telefonoz (633 741 282) edo postaz objecionfiscal@noalasguerras.org ere jar zaitezke harremanetan.
  • Ez ahaztu jakinarazpen gutuna Nafarroako Foru Ogasunera bidaltzea, Eragozpen Fiskala egin duzula jakinarazteko.
  • Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean aurki dezakezu errentaren kanpainari buruzko informazio gehiago.
  • Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala zure etxetik egitera animatzen zaitugu. Prozesu erraza da, eta zuk zeuk egin dezakezu.

Estatuko ogasuna

  • Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala jartzen dioten kolektiboak dauden hiriren batean bizi zara agian, Gastu Militarraren aurkako balore berdinak zabalduz.
  • Horrez gain, aitorpenak leku guztietan batera aurkeztu ditzakezue.
  • Informazio gehiago Nola egiten den, kanpainari buruzko xehetasunak, gutun-eredua, bideo tutorial bat eta tokiko kanpainetarako esteka aurkituko dituzu.