Por qué/para qué hacer O.F.

Eragozpen fiskala, eraldaketa sozialerako tresna

Desberdintasun soziala, pobrezia eta bazterketaren igoera kezkagarriak; eskubide eta lorpen sozialen murrizketak; indarkeria matxistak, mugen militarizazioak, ingurugiroaren suntsipenak; langabeziaren maila altuek, neurrigabeko gastu militarrak… gaurkotasunaren aurpegia konfiguratzen dute. Desberdintasuna, diru-gosea, matxismoa, bortizkeria, elkartasun eza presenteegi daude gure egunerokotasunean. Eredu neoliberala eta patriarkalaren kontrako zerbait egin nahi dugu! Eragozpen fiskalak bidegabeko politiken biktima-papera gainditzeko aukera ematen digu, alternatiba berriak sortu eta politika injustuak geldiarazten duten eragile bihurtuz.

Zer da eragozpen fiskala?

1846. urtean, Henry David Thoreauk , erregimen esklabista eta Mexikorekin ezin justifikatuzko gerra mantentzen zuen Gobernuari zergak ordaintzeari ezezkoa eman zion. Horregatik, espetxeratua izan zen Corcord-en (Estatu Batuetan). Gau bakarra pasa zuen kartzelan, baina hala ere, esperientzia hori, jendarte justuago bat eraikitzeko ez-bidezko legeak desobeditzeko garapen teoriko baten abiapuntua izan zen.

Eragozpen Fiskalaren lehenengo kanpainak, Euskal Herrian eta Estatuan 80. hamarkadan eman zirenak, mugimendu antimilitaristak bultzatu zituen, eta helburu bezala jendartearen desmilitarizazioa dute, gastu militarra behar sozialei bideratuz. Ordutik, Eragozpen fiskala desobedientzia-zibilaren ekintza kolektiboa eta ez-biolento bezala planteatzen da. Praktikan, Estatuari ezezkoa ematea da – Errentaren aitorpenaren bitartez, PFEZ- ez-bidekoak diren aurrekontu sailen finantziazioari, gastu militarrari, bankaren erreskateari, mugen militarizazioari, Abiadura handiko trena bezalako makroegiturei… besteak beste, izaera eraldatzaile eta solidarioa oinarria duten alternatibak lagundu eta bultzatzeko. Ez datza, beraz, ez ordaintzean, baizik eta diru horri helmuga egoki bat bilatzean.

Zer bilatzen du?

Bakoitzak izan ahal dituen motibazioez gain, Eragozpen Fiskalak modu antolatu eta kolektibo batean Gobernuaren inbertsio jakin batzuen kontra azaltzea eta gure dirua ez-bidezko aurrekontu-sailetara ez bideratzeko presio egitea ahalbidetzen du. Bestetik, nahi dugun jendarte ereduari buruzko eztabaida soziala sortzeko eta gure dirua proiektu eraldatzaileak bultzatzera bideratzeko aukera ematen digu. Azkenik, eragozpen fiskala ahalduntzen gaituen eta beste mundu bat sortzeko bidean protagonista egiten gaituen tresna dugu.

Helburu alternatiboak

Eragozpen Fiskalak desbideratutako dirua ekimen eraldatzaileak bultzatzen dituzten kolektiboei bideratzea ahalbidetzen du: Elkartasunarekin lotutako taldeak, talde feministak, antimilitaristak, ekologistak, antikapitalistak, arrazismoaren kontrakoak… Mundu justu bat eraikitzeko, ezinbestekoa da benetako “defentsa” sozial hauek indartzea,  ustezko “defentsa militaristari” alternatiba bezala. Ihaz, 100.000 euro inguru desbideratu ziren modu honen bitartez.

Eragozpen fiskala errazteko, kanpaina hau bultzatzen dugun kolektibok Bilbon, Gasteizen eta Donostian irekiko ditugu bulegoak errenta aitorpena eragozpen fiskalari egokituta dohainik egin ahal izateko.

Gure zergekin alternatiba sozialak eraiki ditzakegu, ez-bidezkoa dena  desobedituz, eta zilegia dena legala denaren aurrean jarriz. Gizarte justuago baten eraikuntza kolektiboan parte hartu ezazu! Egizu Eragozpen Fiskala!

Eragozpen Fiskalaren aldeko plataforma
Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC,
Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea


Objeción Fiscal, una herramienta para el cambio social
 
Un alarmante aumento de la desigualdad social, la pobreza y la exclusión; el recorte de derechos y conquistas sociales; la violencia machista; la militarización de fronteras; la destrucción del medio ambiente; niveles de desempleo muy elevados, gasto militar desorbitado… dibujan el rostro diario de la actualidad social. Desigualdad, codicia, machismo, violencia, falta de solidaridad… están demasiado presentes en nuestra cotidianidad. ¡Queremos hacer algo en contra de este modelo neoliberal y patriarcal! La Objeción Fiscal nos permite superar el papel de meras víctimas de políticas injustas para convertirnos en agentes que las frenan y construyen alternativas.
 
 
¿Qué es la Objeción Fiscal?
 
En 1846,  Henry David Thoreau se negó a pagar impuestos a un Gobierno que mantenía un régimen esclavista y libraba una guerra injustificable con México. Por ello, fue encarcelado en Concord (EE.UU.). Solo pasó una noche en la cárcel, pero aquella experiencia fue el arranque de un desarrollo teórico sobre la necesidad desobedecer leyes injustas para construir una sociedad más justa.
 
Las primeras campañas de Objeción Fiscal, que se lanzan en el Estado y en Euskal Herria a principios de los años 80, están impulsadas por el movimiento antimilitarista y persiguen la desmilitarización social, destinar los gastos militares a satisfacer necesidades sociales. La Objeción Fiscal se plantea desde entonces como un acto de desobediencia civil colectivo y noviolento. En la práctica, es la negativa a colaborar económicamente con el Estado –a través de la declaración de la renta (IRPF)– en la financiación de partidas injustas y nocivas como el gasto militar, el rescate a la banca, la militarización de las fronteras, las macroinfraestructuras como el Tren de Alta Velocidad… para apoyar alternativas de carácter transformador y solidario. No consiste, por tanto, en dejar de pagar, sino en buscar un buen destino a ese dinero.
 
 
¿Qué persigue?
 
Además de las motivaciones que cada cual tenga, Objeción Fiscal nos permite, de forma colectiva y organizada, mostrar nuestra oposición a ciertas inversiones del Gobierno, presionar al Estado para que no gaste nuestro dinero en partidas injustas, generar un debate social acerca del modelo de sociedad que queremos, impulsar con el dinero desviado proyectos transformadores y, finalmente, utilizar una herramienta que nos empodera y nos permite ser protagonistas en la construcción de ese “otro mundo posible”.
 
 
Destinos alternativos
 
La Objeción Fiscal permite destinar el dinero desviado a colectivos o iniciativas que desarrollen tareas socialmente transformadoras: colectivos solidarios, feministas, ecologistas, antimilitaristas, antirracistas, anticapitalistas, etc. Para impulsar la construcción de un mundo justo, es necesario fortalecer estas verdaderas “defensas” sociales como una alternativa a la supuesta “defensa militarista”. El año pasado se desviaron cerca de 100.000 euros a través de esta vía.
 
Para facilitar la Objeción Fiscal, los colectivos que impulsamos esta campaña abrimos oficinas en Bilbao, Donostia y Vitoria-Gasteiz para realizar gratuitamente la declaración de la renta con la Objeción Fiscal.
 
 
Podemos construir alternativas sociales con nuestros impuestos, desobedeciendo a todo aquello que nos parezca escandaloso o injusto, y anteponiendo lo legítimo a lo legal. Haz Objeción Fiscal para construir colectivamente una sociedad más justa.
 
 
Plataforma por la Objeción Fiscal
Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC,
Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea